Beristain nekazal tresnak
Aurkitu itzazu hemen bila zenbiltzan tresna, gailu edo ekipamenduak
Duela 50 urte baino gehiago abiatu zuen nekazal eta baso tresnen inguruko ibilbidea Juan Beristainek. Urte batzuk geroago, bere lantegi propioa sortu zuen: BERISTAIN S.L. Familiarteko enpresa txiki honetako lan taldean dihardute aspaldidanik bere seme-alabek; Joseba eta Leirerekin batera, beste 6 laguneko lan talde profesionala osatzen dutelarik.
Era guztietako nekazal tresnak, baso tresnak edota lorezaintza zein eraikuntzarako tresnak saltzen, konpontzen eta mantentzen ditugu.
Denda txiki bat daukagu; bertan, bezeroari arreta eskaintzeaz gain, aurrekontu eskaerak edota konponketa lanen inguruko argibideak emango dizkizugu.
Primerako markak ditugu geurean: Stihl, Viking, Silky, Honda, Caron, Agrator, Ventura, Grillo, TMC Cancela, Same, Pasquali, BCS, Mosa, Tenías, Tajfun, Galfré, Rapid, Rabaud eta Hibema.
BERISTAIN S.L. liderra da gure baserrietan, lorategietan, basoetan edota landa zein nekazal eremuetan darabiltzagun tresnen konponketa eta mantenu lanetan.
Zure beharra da gure egitekoa, zatoz gugana!
ZERBITZUAK
Etxerainoko zerbitzua: zure tresna etxean jasoa eta bertan itzulia




















