EU | ES
Nekazal tresnak

GURI BURUZ


Guztiataz arduratzen gara — salmenta, konponketa eta mantenua …

— zure tresneriak behar duen guztia.

Duela 50 urte baino gehiago abiatu zuen nekazal eta baso tresnen inguruko ibilbidea Juan Beristainek. Urte batzuk geroago, bere lantegi propioa sortu zuen: Beristain Nekazal tresnak. Familiarteko enpresa txiki honetako lan taldean dihardute aspaldidanik bere seme-alabek; Joseba eta Leirerekin batera, beste 6 laguneko lan talde profesionala osatzen dugu.

Gaur egun, Elorrioko Oidor Berriozabalbeitia industrialdean gaude. Era guztietako nekazal tresnak, baso tresnak edota lorezaintza zein eraikuntzarako tresnak saltzen, konpontzen eta mantentzen ditugu.

Denda txiki bat daukagu; bertan, bezeroari arreta eskaintzeaz gain, aurrekontu eskaerak edota konponketa lanen inguruko argibideak emango dizkizugu.

Beristain Nekazal tresnak liderra da gure baserrietan, lorategietan, basoetan edota landa zein nekazal eremuetan darabiltzagun tresnen konponketa eta mantenu lanetan.

Zure beharra da gure egitekoa, zatoz gugana!

NON GAUDE



Erabili harreman formulario hau gurekin zuzenean harremanetan jartzeko edota daukazun edozein zalantza argitzeko.

BIDALI MEZU BAT




OnartuBeharrezkoa da pribatutasun politika onartzea, irakurri eta ados zaudelakoan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad