DATUEN BABESA
1. Jasotako datuen arduraduna
JUAN BERISTAIN, S.L. (aurrerantzean, BERISTAIN Nekazal Tresnak)
Oidor Berriozabalbeitia, 14. – 48230 Elorrio, Bizkaia
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetarako datua: info@beristain.eus
2. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?
Datu hauek tratatuko ditu JUAN BERISTAIN, S.L.-k:
(I) Erregistroa dela-eta emandako datu pertsonalak, oro har, eta identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoa izatekoak, bereziki;
(II) Sare sozialetako loginaren bidez erregistratuz gero baimendutako datuak;
(III) JUAN BERISTAIN, S.L.-ekiko harreman komertzialaren ondoriozko datuak, hau da, haren zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak;
(IV) hala badagokio, erosketa- edo kontratazio-prozesuan ematen diren datuak, oro har; txartela erabiltzeagatik lortutakoak (ordaintzeko modua eta/edo fidelizazioa), txartelari lotutako erosketetakoak, eta ordainketa gauzatu edo baimentzeko datuak nahiz produktu eta zerbitzuak fakturatzekoak, bereziki;
(V) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAREN erabilera), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;
(VI) JUAN BERISTAIN, S.L.-ek legez eskuratu dituen datuen bidez ondoriozta ditzakeenak.
Erabiltzailea BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALEAN aktibo egon bitartean eta bezero izan bitartean tratatuko eta biltegiratuko ditu JUAN BERISTAIN, S.L.-k datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, bezeroen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.
3. Zertarako baimena ematen du erabiltzaileak bere datuak ematean?
JUAN BERISTAIN, S.L.-ek, bitarteko eta/edo ingurune digitalaren jabeak, fitxategi batean biltegiratuko ditu aurreko atalean adierazitako datu pertsonal beharrezkoak, helburu hauekin:
(I) Erabiltzaileak eskatutako eta BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALAK eskainitako zerbitzua ematea, mantentzea eta hobetzea, azterlanak eta profilak eginez, datuak segmentatuz eta/edo JUAN BERISTAIN, S.L.-ren ardurapeko beste fitxategi batzuetan daudenekin gurutzatuz.
(II) Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikatzeko bide elektronikoen bitartez nahiz bestela, bere jarduera gauzatzen duen sektoreko produktu eta zerbitzuei dagokienez (fidelizazioa, elikagaiak, etxea, ehunkiak, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, erregaiak, kontsumoa, kirola, aisialdia, astialdia, turismoa, estetika, lurrindegia eta ordaintzeko moduak).
Erabiltzaileak uko egin diezaioke bere datuak sustapenak eta halako bidalketak jasotzeko tratatzeari, bai erregistratzean bai ondoren, 4. atalean eskubideak baliatzeko deskribatu den prozedurari jarraikiz.
(III) BITARTEKO ETA/EDO INGURUNE DIGITALEAN alta egiteko prozesua erraztea, zenbait kanalen bidez. Erregistroa gauzatzeko, beste fitxategi batzuetan erabiltzaileari buruz dituen datuak baliatu ahal izango ditu JUAN BERISTAIN, S.L.-k, alta egiteko erabilgarriak badira; hala eginez gero, behar bezala jakinaraziko dio erabiltzaileari, haren baimena lortzeko.
4. Komunikazio komertzialak jasotzeari edo datuak sustapenetarako tratatzeari uko egin al diezaioke erabiltzaileak?
Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko komunikazioak jasotzeari, baita haren datuak helburu komertzialekin eta sustapenak egiteko asmoz tratatzeari ere, gurekin harremanetan jarriz dpo@eroski.es helbidean; jasotzen dituen komunikazioetan klik eginez baja emateko estekan; edozein unetan bere erregistro-fitxan sartuz, “Nire datuak” atalaren bidez, eta han aldatuz aukeratutako irizpidea; Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriz, telefonoz (946 231 803) nahiz posta elektronikoz (https://www.beristain.eus/kontaktua), edo idazki bat bidaliz helbide honetara: JUAN BERISTAIN, S.L.-eko taldea. Oidor Berriozabalbeitia, 14. – 48230 Elorrio (Bizkaia).
5. Hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie datuak?
Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei
Gobernuko agintariek –adibidez, estatuaren segurtasun-kidegoek, epaileek eta/edo auzitegiek– informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie JUAN BERISTAIN, S.L.-k hirugarren horiei.
6. Nola balia ditzake bezeroak ezeztatze, sartze, ezabatze, aurkaratze, zuzentze, mugatze eta eramangarritasun eskubideak?
Bezero orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: info@beristain.eus helbide elektronikoan; Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriz, telefonoz (946 231 803) nahiz posta elektronikoz (https://www.beristain.eus/kontaktua), edo idazki bat bidaliz helbide honetara: JUAN BERISTAIN, S.L.-eko taldea. Oidor Berriozabalbeitia, 14. – 48230 Elorrio (Bizkaia).
7. Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna.
JUAN BERISTAIN, S.L.-k beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Erabilgarri dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu, bezeroak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.
8. Cookie Politika
JUAN BERISTAIN, S.L.-k cookieak erabiltzen ditu. Cookie politikan irakur daiteke horri buruzko informazio guztia.
9. Aldaketak pribatutasun-politikan
JUAN BERISTAIN, S.L.-k zorrotz betetzen ditu datuen babesaren eta erabiltzaileen pribatutasunaren arloan aplikatzekoak diren legeak. Horretarako, beretzat gordetzen du alde bakarrez, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe datuak babesteko politika honetako baldintzak aldatzeko eskubidea, legerian nahiz atariaren aurkezpen eta konfigurazioan egindako aldaketa orori egokitzeko.